Zure ekipo eta instalazio industrialak garbitzeko eta mantentzeko konponbide integralak eskaintzen ditugu, eta proiektu globalak nahiz espezifikoak gauzatzen ditugu.

Garbiketa industrialen motak

Garbiketa kimikoak

Disoluzioan dagoen konposatu kimiko bat birziklatzean dautza, tenperatura kontrolatuta eta ezarritako abiaduran, garbitu beharreko ekipoaren, lerroaren edo gainazalaren bidez.

Garbiketa hidromekanikoak

Xurgatzeko eta bultzatzeko ekipo mistoak dituzten kamioien bidez, garbiketa industrialak egiten dira mota guztietako instalazioetan.

Garbiketa kriogenikoa

Garbiketa kimiko eta hidromekanikoen osagarri diren beste garbiketa mota batzuk egiten ditugu, hala nola garbiketa kriogenikoak.

Andelen garbiketa eta zerbitzuz kanpo uztea

Andelen garbiketa mota oro egiten dugu. Halaber, zerbitzuz kanpo uzten ditugu, eta Industria Saileko bajaren tramitazioa geure gain har dezakegu.

Gure esperientziari esker, etengabe egokitzen eta berritzen ari diren teknika eta prozesu batzuk garatu ditugu, garbiketa industrialeko jarduera konplexuei konponbidea emanez, bereziki kimikoei, sektore konplexuetan, hala nola findegietan, zentral termikoetan, siderurgietan edo elikagaien sektorean.

Ingurumeneko eta kalitateko estandar gorenak betetzen ditugu

 

Gure metodologien funtsezko zatia kalitatea da, eta horren erakusgarri dira gure ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 ingurumen ziurtagiriak .

Torrelarragoiti Poligonoa 7, 7B partzela, C kalea, nave 8
48170 Zamudio, Bizkaia

limpiezasindustriales@agaleus.com

(+34) 94 453 83 80